XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Telebixta leihotik.Ez da oraikoa filma, 1970-ekoa.
Hogoi bat urte pasatu dira.
Gaia: nola gizon batek hiltzen duen bere amorantea eta nola bizi den gero karga horrekin.
Lehenik aitortzen dio bere emazteari, geroxago bere adixkideari, amorantearen senarra, hain zuzen ere.
Biek emaiten diote deus ez erraitekoaren aholkua.
Azkenean bere buruaz besterik eginen du.
Filma harrigarria, bainan hain da ederki jokatua, nun sinets daiteken gertakaria.
Joan den asteazkenean FR3 gateak zabaltzen zuen
Gerla aintzinekoa da.
Fernandel-en ondoan ikus zitezkeen jadanik zenduak diren jokolariak hala nola Gabriel Gabrio, Marguerite Moreno, Robert Le Vigan eta bertze....
Zaharkitua da filma, pixka bat zaharkitua, bainan balio du holako filmen ikustea, Giono-ren obratik hartua eta Pagnol hori ez baitzen nornahi.
Domaia da biziki berant zabaltzen zuela TF1 gateak Claude Santelli-ren telefilma,
Jadanik emana izana da duela orai hiru urte, bainan holako telefilmak aratseko zortziak eta erdietan zabal daitezke.
Ari ziren eleka burur buru Jules Roy eta Bernard Pivot.
Badaki azken horrek jendearen mintzarazten.
Egia da aise mintzo dela Jules Roy eta baduela zer erran.
Gerla eginik, bigarren gerla handia, Indoxina gero eta han oldartu da ikusiak ikusirik.
Algerian sortu gaizki biziko du gerla.
Ezagutzen du Camus orduan eta miraturik egonen da haren aintzinean.
Armada uzten duelarik 1953-an hasten da idazten eta bere azken liburua
Beti gazte agertzen da larogoi eta bi urtetan.
Ez da kolorezkoa, Truffaut-ek nahi ukan baitu zuri eta beltzez itzuli.
Obra ederra, zinelari haundi baten azken filma. J. H.